INGURUAREN HELBURU DIDAKTIKOAK LEHEN HEZKUNTZA 3. maila

Similar documents
PROGRAMAZIOAREN METODOLOGIA 1. GAIA: SARRERA

9. Gaia: Irabazi asmorik gabeko erakundeen marketina eta marketin soziala

Aurrera! 25. zk. AURKIBIDEA

ELIKADURA ETA HEZKUNTZA GLOBALA HEZKUNTZA FORMALEAN

/

2 de Julio 2nd of July INAUGURATION PARTY FIESTADE INAUGURACION. LUNCH/We all eat, andwe eat well COMIDA / Todos comemos y comemos bien

Hiri Hezitzailea, kontzeptua eta ideia-gakoak

Mundu bat denontzatat

Erabiltzailearen eskuliburua

METAFISIKA Agustin Arrieta Urtizberea Logika eta Zientziaren Filosofia Saila (EHU) ILCLI

Ikasten duen hezkuntza-komunitatea PRESTAKUNTZA PLANA HEZKUNTZA SAILBURUORDETZA

\TJKATAN PENINTSUIA ETA MATEN ZIBILIZAZIOA

KOMUNIKAZIOAREN ERAGINKORTASUNA HAUR OSPITALERATUEN ESTRESA MURRIZTEKO

BARNE KOORDINAZIOKO PROTOKOLOA, SUSPERTZEKO ETA GOGOETA EGITEKO ALDIAN LAGUNTZEKOA

AKKPA/HACCP sistemaren ezarpena Euskadin. AKKPA/HACCP sisteman oinarritutako elikagai enpresetako autokontrol sistemen erreferentzi estandarra

Espezializatu al daiteke lankidetza deszentralizatua deszentralizaziorako laguntzan?

APIRILAREN. ean. Ikertzaile gazteen Euskal Herriko zientzia-azoka

Erabiltzailearen gida

Samsung GT-I9195. Erabiltzailearen eskuliburua

Datuak eta bilakaera gizartearekiko konpromisoa erakundeak

Samsung GT-I9505. Erabiltzailearen eskuliburua

Demokrazia eta Platonen proposamen politikoaren oinarri teorikoak

MINBIZIAREN INMUNOLOGIA

ESPAZIOEN ALOKAIRUA ALQUILER DE ESPACIOS RENTING SPACES

07 Ikasturtea Ikasturtea

Sare sozial birtualak: kalean bezala sarean!

Samsung. GT-I9100-aren. erabiltzailearen eskuliburua. Kies nola instalatu (PC Sync) Adostasun-deklarazioaren laburpena

0 Guia de Apoyo (E) 30/3/05 16:33 Página 1

NIVEL/MAILA: 1. MODELO/EREDUA: B

Bizikidetza eta gizarte parte-hartzerako guneak. Espacios de convivencia y participación social. Spaces for co-existence and social participation.

Euskaltelek itzulitako eta ekoiztutako eskuliburua. Aquaris X5 Plus. Erabiltzailearentzako gida osoa

EAEko ospitale barruko eta ospitalez kanpoko eremuan traumatismo kranioentzefalikoa maneiatzeko Praktika klinikoari buruzko gida

1. PRAKTIKA GNU/Linux Zerbitzariak Kudeatzea

Erakusketa hau Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak sortutako Komisario berriak proiektuaren parte da. Esta exposición se enmarca dentro del

Prezio- -egonkortasuna: zergatik da garrantzitsua zuretzat? Irakaslearentzako liburua

HARAGITARAKO BEHIAK LARREEN BIDEZ GIZENTZEKO PROPOSAMENA... presentado por. OSKIA GOROSTIAGA SAN SEBASTIAN...(e)k. aurkeztua

Aurkibidea. Aingeru, Marina, Eder eta Eneko. Kaixo!!!! Gu Aingeru, Eder, Marina eta Eneko gara. Noticias Argazkitik Testura Report Gurutzegrama

VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLAREN BULETINA

Lizitazio Elektronikoaren Sistema (4.02)

Mesedez, irakur ezazu hau jarraitu aurretik

1 ERAKUSKETA ARETOA / SALA DE EXPOSICIONES / EXHIBITION HALL AURKIBIDEA ÍNDICE INDEX

Autobide bat entxufearen atzean Una autopista detrás del enchufe A highway behind the wall socket

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLAKO GRADUAK

EGITARAUA PROGRAMA PROGRAMME EU / ES / EN _ AZA- NOVIEMBRE / NOVEMBER _ 2015 _. Donostia / San Sebastián.

INFEKZIO NOSOKOMIALA KONTROLATZEKO ARAUEN ESKULIBURUA URTEA I. ERANSKINA INOZ BATZORDEA

SOT Prospecció Arqueològica. Prospekzio geofisikoa Arkeologia /Ingeniaritza/Arkitektura/Zaharberrikuntza

BY-LAWS OF THE «FUNDACIÓN DEL MUSEO GUGGENHEIM BILBAO» TITLE I GENERAL PROVISIONS

Lurralde-eremu jakin batera joateko helmuga duten barne-migrazioen eta eremu horretan jatorria duten barne-migrazioen arteko diferentzia.

C.I.E.-9. cadena de Markov. cadena finita. cadena recurrente. cálculo de probabilidades. Calidad sanitaria de las aguas de baño en las playas

BIZKAIA DONOSTIA VITORIA-GASTEIZ

Intro. Sarrera SARRERA INTRO INTRO Omar Berrada Víctor Iriarte - ERAKUSKETAREN PLANOA PLANO DE LA EXPOSICIÓN 16-18

Savigny eta Iheringen artean (Ez duzu Savignyren izena ahotan alferrik hartuko)

Intro. Sarrera SARRERA INTRO INTRO Omar Berrada Víctor Iriarte - ERAKUSKETAREN PLANOA PLANO DE LA EXPOSICIÓN 16-18

BLUES UGARI ETA BANDERAK ERE BAI

Batzorde antolatzailea / Comité Organizador

Aurkibidea. Indice. 1. Aurkezpena Presentación Kluster Elkartea - HEGAN 6 Elkartea 6 Bazkideak 8

William Shakespeare. Hamlet. euskaratzailea: Juan Garzia Garmendia

03/2012 4º Fórum Internacional de las Industrias Creativas Sormen Industrien Nazioarteko 4. foruma 4 International Forum

Informe Anual Urteko Txostena Annual Report

bidaiak IKASKETA BIDAIAK 2018 / h Bisita ezazu gure WEB ORRIALDEA! CASTELLANO AURREKONTUA

ISBN: DL: BI

BIZKAIA DONOSTIA VITORIA-GASTEIZ

Mertxe Tranche Historialari / Historiadora

AGUR eta ONDO PASA!!!!!! Zorionak!!!! Sergio eta Joseba. Aurkibidea. Kaixo irakurle maiteak!!! Bihar. honetako azken alea izango da.

CHRISTMAS AGENDA CHRISTMAS IN SAN SEBASTIAN.

Bla bla bla. Visit Enkarterri Next to Bilbao. Enkarterri aukera ezazu Tu evento en Enkarterri Let's meet in Enkarterri

Bosques gestionados de forma sostenible


EKONOMIA APLIKATUA III SAILA (EKONOMETRIA ETA ESTATISTIKA) 2015ko Memoria

Lesson Plan. Integrated Approach. Day 4: Apply. Day 1: Warm-Up. Day 3: Practice. Day 2: Teach. Day 5: Assess

ABENDUA JARDUEREN AGENDA GUZTIAZ GOZATU. Gabonak

Nazioarteko Biltzarra Congreso Internacional International Conference International Conference

HIRU ZIREN. Piarres Larzabal. Iturria: Piarres Larzabalen idazlanak (II), Piarres Larzabal (Piarres Xarrittonen edizioa).

ANTOLATZAILEA / COMITÉ ORGANIZADOR...[4]

Energia berriztagarrien integrazioa uharte-sareetan

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA

Cueva lagua. Karrantza - Enkarterri - Bizkaia

EAE SARE JAGOLEA. Sasoiko gripearen zaintza. Ospitaleratutako gripe-kasu baieztatu larrien zaintza

Bilbao-Bizkaia, elkarrekin gehiago egiteko gai gara

Take Off with English CYLET Correlation Chart. Grammar and Structures List

General Catalogue Katalogo Orokorra Catalogue Général Catálogo General

Elegant, plural, respectful, fair and solidary, balanced, innovative, conciliatory, hospitable. That is our Donostia. Gure Donostia!

11. The Iberian inscriptions in Iruña-Veleia

UDA VERANO SUMMER ÉTÉ

ibilbide laburrak COSTA VASCA BASQUE COAST BILBAO Bakio Gorliz Lemoiz Plentzia Maruri-Jatabe BI-2120 Barrika Sopela Urduliz Gatika Meñaka Berango

Active Participants 5/24/ :57:57 PM 22

Heteropterus Revista de Entomología Heteropterus Rev. Entomol. 11(2):

High Precision Mapping From Long Endurance UAS. Gabe Ladd 4/10/14

ENERGY CENTRE, SKYPARK, EXETER, DEVON E.ON UK PLC

sensaciones sentsazioak sensations

1. Yes, they have a children s menu 2. Yes, there is a children s menu available

HONDARRIBIA IRUN GASTRONOMI GIDA / GUÍA GASTRONÓMICA GUIDE GASTRONOMIQUE / GASTRONOMIC GUIDE

Sektorea Azpisektorea Izen komertziala Helbidea Auzoa

4th Grade Emergency Sub Plans

UPExchange: Reporting from the Cloud by ETM. A Special Interview by. The Roving Reporter. Chris Bell B&I Auto Supply

Turismo Rural de Navarra. Esta Guía, editada por la Federación de Asociaciones y

ACCESSORIES LBP EW-9 / 15

/10/ /04/ /10/ /04/2016 URRIA MARTXOA 2016 / OCTUBRE MARZO 2016

EGYPT AND THE BIBLE. A Nile Conference Cruise. March 11 25, 2019

This work was created for a charity, and you may freely make printed copies from this PDF data for your performance until Dec 31, 2022.

Transcription:

INGURUAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1. EBALUAZIOA 1.- Izaki bizidunak eta bizigabeak identifikatzea, naturako gizakiak eta izaki bizidunen sailkapena eginez, izaki mota desberdinez jabetzeko. 2.- Izaki bizidunen beharrak eta harremanak ezagutzea, izaki bizidunen ingurune natural, sozial eta datuen bilketa eginez, izaki bizidunen behar eta harremanez jabetzeko. 3.- Gizakion berezko ezaugarriak bereiztea, gizakion berezitasunak ezagutuz, gizakiaren funtzionamenduaren arauez jabetzeko. 4.- Gure eskeletoko hezur nagusi eta muskulu batzuk ezagutzea eta kokatzen jakitea, giza eskeletoa eta muskuluak aztertuz, giza gorputza hobeto ezagutzeko. 5.- Zentzumen organoak identifikatzea eta kokatzea, hauek aztertuz, giza gorputza ezagutzeko. 6.-Parkeetan bizi diren landare eta animalia batzuk ezagutzea, animali nahiz landare ezberdinak sailkatuz eta ezagutuz, bertan bizi diren animalia ezberdinez jabetzeko. 7.-Landare mota desberdinak sailkatzea eta berauen atalak nahiz funtzioak erlazionatzea, landareen zati eta funtzio anitzak identifikatuz, beraien zati eta funtzio nagusiez jabetzeko. 1.-Animaliak definitzea eta batetik bestera mugitzeko eta elikatzeko moduen arabera ezagutzea, animalien bizimodu eta ezaugarrien behaketa eginez, hauen elikadura eta mugitzeko modua bereizteko. 2.-Animalia basatiak eta etxe abereak bereiztea eta nola ugaltzen diren ikastea, animalien sailkapena eta ugalketa ezagutuz, animalien bizimoduaz ohartzeko. 3.-Animalien artean ornodunak eta ornogabeak bereiztea, ornodunak eta ornogabeak sailkatuz animalien artean, hauek bereizten jakiteko. 4.-Atmosfera eta fenomeno atmosferiko nagusiak ezagutzea, hauek aztertuz, tenperatura eta fenomeno atmosferiko desberdinez jabetzeko. 5.-Naturan urak hartzen dituen hiru egoerak ezagutzea, uraren hiru egoerak ezagutuz, ura naturan zer egoeratan aurkitu dezaken ikasteko. 6.-Udalerriko gune nagusiak ezagutzea: auzoak, kaleak... eta eraikinen ezaugarriez jabetzea, lanbideak eta materialak ezagutuz, norberaren herriko eraikin mota desberdinak sailkatzeko eta gure udalerria ondo ezagutzeko. 7.-Zirkulazio arauak ezagutzea, seinaleztapen moten azterketa eta sailkapena eginez, elkarbizitzarako duen garrantziaz jabetzeko. 8.-Jendearen bizilekuen artean herriak eta hiriak bereiztea, eta non kokatzen diren sailkatzea, argazkien bidez herriak eta hiriak bereiztuz, hauen desberdintasunez jabetzeko. 9.-Hiru produkzioko sektoreak bereiztea, lan sektoreak aztertuz, sektore bakoitzak egiten duen jarduera ezagutzeko.

3. EBALUAZIOA 1.-Udal hauteskundeetan eta udala osatzerakoan betetzen den prozesua ezagutzea, udaletxeko organigrama aztertuz, herri bateko udalaren funtzionamendua ezagutzeko. 2.- Udala eta eskaintzen dituen zerbitzuak identifikatzea, bertako zerbitzu desberdinak ezagutuz, eguneroko bizitzan herritarrei ematen dien eskaintzaz jabetzeko. 3.- Mapak zer diren definitzea eta erabiltzen ikastea, mapa ezberdinak behatuz eta irakurriz, eguneroko bizitzan hauen manipulazioa era egokian egiten ikasteko. 4.- Autonomia erkidegoko kultur ezaugarriak ezagutzea, sinbolo, ikurrin, hizkuntza etab. aztertuz, EAEko kulturak duen garrantziaz jabetzeko. 5.- Euskal Autonomia Erkidegoaren forma eta probintziak bereiztea, mapen fitxa desberdinak eginez, gure erkidegoa ezagutzeko. 6.- E.A.E mapa batean probintzia bakoitzaren hiriburua, ibai eta mendi nagusiak kokatzea, mapen fitxa desberdinak eginez, gure erkidegoa ezagutzeko. 7.- Garraiobide mota desberdinak identifikatzea, garraio eta komunikabide mota desberdinak aztertuz, hauek eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetzeko. 8.- Garraiobideetako segurtasun neurri desberdinak ezagutzea, garraiobideetan errespetatu beharreko jokabide arauak aztertuz, hauek eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetzeko. MUSIKAREN HELBURU DIDAKTIKOAK LEHEN HEZKUNTZA 3.maila 1. EBALUAZIOA 1.-Landutako partiturak egoki interpretatzea, bertan ageri diren elementu guztiak identifikatuz eta bereiztuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 2.-Xirulaz jotzen ikasi ditugun abestiak egoki jotzea eta bere erritmoa eta melodia ongi errespetatzea, erritmoa eta melodia aztertuz eta txirulako digitazioa barneratuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 3.-Soinu ezberdinen arteko nolakotasunak bereiztea parametro ezberdinen arabera (Tinbrea, Altuera, Intentsitatea, Iraupena), soinu ezberdinen konparazioaren bidez, soinuen nolakotasunak ezagutuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 4.-Landutako abestiak egoki jarraitzea, abestiak entzunez, abestuz eta gorputz mugimenduaren bidez adieraziz, musika hizkuntza eta kultura garatzeko. 5.-Musika bat entzutea eta hausnartzea, musika lasai entzunez eta istorioa kontatuz, musikograma aztertuz eta ulertuz, kultura musikala garatzeko 6.-Dantza bat egiterakoan entzumen eta mugimenduaren arteko koordinazioa egoki egitea, dantza horren atalak identifikatuz eta pausoaren zentzua ulertuz, euskal kultura eta beste herrietako kultura ezagutzeko. 1.-Landutako partiturak egoki interpretatzea, bertan ageri diren elementu guztiak identifikatuz eta bereiztuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 2.-Xirulaz jotzen ikasi ditugun abestiak egoki jotzea eta bere erritmoa eta melodia ongi errespetatzea, erritmoa eta melodia aztertuz eta txirulako digitazioa barneratuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko.

3.-Soinu ezberdinen arteko nolakotasunak bereiztea parametro ezberdinen arabera (Tinbrea, Altuera, Intentsitatea, Iraupena), soinu ezberdinen konparazioaren bidez, soinuen nolakotasunak ezagutuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 4.-Landutako abestiak egoki jarraitzea, abestiak entzunez, abestuz eta gorputz mugimenduaren bidez adieraziz, musika hizkuntza eta kultura garatzeko. 5.-Musika bat entzutea eta hausnartzea, musika lasai entzunez eta istorioa kontatuz, musikograma aztertuz eta ulertuz, kultura musikala garatzeko 6.-Dantza bat egiterakoan entzumen eta mugimenduaren arteko koordinazioa egoki egitea, dantza horren atalak identifikatuz eta pausoaren zentzua ulertuz, euskal kultura eta beste herrietako kultura ezagutzeko. 3. EBALUAZIOA 1.-Landutako partiturak egoki interpretatzea, bertan ageri diren elementu guztiak identifikatuz eta bereiztuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 2.-Bi noten artean dagoen distantzia adieraztea, noten ordena kontuan izanik distantzia horretan zenbat notek hartzen duten parte bereiztuz, musika hizkuntza garatzeko 3.-Xirulaz jotzen ikasi ditugun abestiak egoki jotzea eta bere erritmoa eta melodia ongi errespetatzea, erritmoa eta melodia aztertuz eta txirulako digitazioa barneratuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 4.-Soinu ezberdinen arteko nolakotasunak bereiztea parametro ezberdinen arabera (Tinbrea, Altuera, Intentsitatea, Iraupena), soinu ezberdinen konparazioaren bidez, soinuen nolakotasunak ezagutuz, musika hizkuntza eta komunikaziorako gaitasuna garatzeko. 5.-Landutako abestiak egoki jarraitzea, abestiak entzunez, abestuz eta gorputz mugimenduaren bidez adieraziz, musika hizkuntza eta kultura garatzeko. 6.-Musika bat entzutea eta hausnartzea, musika lasai entzunez eta istorioa kontatuz, musikograma aztertuz eta ulertuz, kultura musikala garatzeko 7.-Dantza bat egiterakoan entzumen eta mugimenduaren arteko koordinazioa egoki egitea, dantza horren atalak identifikatuz eta pausoaren zentzua ulertuz, euskal kultura eta beste herrietako kultura ezagutzeko.

GORPUTZ HEZKUNTZAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1. EBALUAZIOA: GORPUTZA:IRUDIA ETA PERTZEPZIOA 1.-Norberaren gorputza ezagutzea, honetaz kontzientziatuz eta kontrola hartuz, bere bilakaera prozesua jarraiki garatzeko. 2.- Koordinazio dinamika orokorra (abilitatea, begi-esku koordinazioa, begi-hanka koordinazioa) aplikatzea, ariketa eta mugimendu ezberdinak gauzatuz, bere mugimen trebetasunak sendotzeko. 3.-Objektu eta pertsonekiko espazio-orientazioa lantzea, lekualdaketak, jaurtiketak, harrerak, eta ariketa desberdinak gauzatuz, espazioan objektu desberdinekin erlazionatuz mugitzeko. 4.- Denbora mugimenduarekin erlazionatzen duten erritmo egitura desberdinak egitea, gorputzaren kontzientzia eta kontrola hartuz mugimendu aukerak aztertzeko eta gauzatzeko. 5.- Gaitasun físiko desberdinak (erresistentzia, malgutasuna eta abiadura ) ariketen bitartez lantzea, hauek hobetzeko 6.-Higiene arauak errespetatu,horretarako behar den materiala ekarri eta erabiliz, egokiak diren ohiturak barneratzeko : TREBETASUN ETA HABILEZIAK 1.- Oinarrizko trebetasunak lantzea, adinari egokitutako ariketak eginez, hauek garatzeko eta sendotzeko. 2.- Egoera desberdinetan orekarako gaitasuna erabiltzea (estatikoak edo dinamikoak, objektuekin edo objekturik gabe, lagunekin edo lagunik gabe ), gorputz jarrera desberdinak eta oreka-desoreka egoerak esperimentatuz oinarrizko mugimen trebetasunak hobetzeko. 3. - Gorputz eta kirol jarduerak ezagutzea, dagozkien objektu desberdinak maneiatuz eta kontrolatuz, behar diren trebetasunak erabiltzen hasteko. 4. - Gaitasun fisiko desberdinak ( erresistentzia, abiadura, malgutasuna,...) ariketen bitartez lantzea hauek sendotzeko. 5.-Higiene arauak errespetatu,horretarako behar den materiala ekarri eta erabiliz, egokiak diren ohiturak barneratzeko 3. EBALUAZIOA: GORPUTZA : ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA. 1.- Antzezpenaren bidez gorputzak adierazpenerako dituen baliabideak ezagutzen hastea, gorputzaren mugimenduak ematen dituen aukera desberdinak baloratzeko. 2- Agindutako erritmo errazak jarraitzea, koreografiak asmatuz eta dantzatuz, hauek sentitzeko, bizitzeko eta gozatzeko. 3.- Gorputzaren bidez mezuak adieraztea, antzerkia eginez sormena bultzatzeko. 4.-Higiene arauak errespetatu,horretarako behar den materiala ekarri eta erabiliz, egokiak diren ohiturak barneratzeko

1. EBALUAZIOA GAZTELANIAKO HELBURU DIDAKTIKOAK 1.- Testu idatziak irakurtzea eta ulertzea, testu desberdinak irakurriz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko. 2.- Gaiarekin erlazionaturiko hiztegia gehitzea, irakurgaietako hitzak erabiliz, gaztelaniaz duen hiztegia gehitzeko. 3.- Puntuaren erabilera desberdinak ezagutzea, /K/ eta /Z/eta /G/ soinuen arautegiak erabiltzea eta galdera ikurrak eta harridura ikurrak behar bezala erabiltzea, arau hauen inguruko ariketa desberdinak eginez, ortografia arauak barneratzeko 4.-. Hitz sinonimoak, antonimoak eta polisemikoak bereiztea eta erabiltzea, hauen inguruko ariketa desberdinak eginez, gaztelaniaz duen hiztegia gehitzeko. Soinua eta hizkia bereiztea eta silaba kontzeptua ezagutzea eta erabiltzea, ahozko eta idatzizko ariketak eginez, idatzizko eta ahozko lengoaien desberdintzeaz jabetzeko. 5.- Komunikazioaren kontzeptua ezagutzea eta komunikazio modu desberdinak bereiztea, kontzeptu hauek azalduz, eguneroko bizitzan erabiltzeko. 6.- Perpausaren kontzeptua ezagutzea eta erabiltzea, testu batean azaltzen diren perpaus desberdinak bereiztuz, komunikaziorako perpausak duen garrantziaz jabetzeko. 7.- 1etik 30eraino zenbakiak zuzen idaztea, zenbakien ariketa desberdinak eginez, ondo idazten ikasteko. 8.- Ikasitako hiztegia erabiliz pertsonak deskribatzea, argazki desberdinak erabiliz eta orden bat errespetatuz, bere ingurua nolakoa den esaten jakiteko. 9.- Hitzak alfabetikoki ordenatzea, hitz zerrenda desberdinak erabiliz, hiztegian hitzak errazago aurkitzeko 1.- Testu idatziak irakurtzea eta ulertzea, testu desberdinak irakurriz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko. 2.- Gaiarekin erlazionaturiko hiztegia gehitzea, irakurgaietako hitzak erabiliz, gaztelaniaz duen hiztegia gehitzeko. 3- /R/ gogorra, /J/ eta /Y/ soinuen arauak ezagutzea, arau hauen inguruko ariketa desberdinak eginez, ortografia arauak barneratzeko. 4- Silaba mota desberdinak ezagutzea eta izenaren kontzeptua eta bere generoa ikastea, izena perpausetan bereiztuz, esaldietan duen garrantziaz jabetzeko. 5- Hitz eratorriak, konposatuak, txikigarriak eta handigarriak ezagutzea eta erabiltzea, eta hitzak hiztegian aurkitzea, hiztegia erabiliz ariketa desberdinak eginez, hizkuntzaren aberastasunez jabetzeko. 6- Komiki bat sortzea, komiki desberdinak eginez, honek duen egituraz jabetzeko. 7.-1etik 100eraino zenbakiak zuzen idaztea, zenbakien ariketa desberdinak eginez, ondo idazten ikasteko. 8.- Errenkada bukaerako hitzen banaketaren inguruko arauak eta hitz zerrendatan komaren erabilera ezagutzea, arau hauen inguruko ariketa desberdinak eginez, ortografia arauak barneratzeko. 9.- Izenaren numeroaren kontzeptua ulertzea eta determinatzailearen eta artikuluaren kontzeptuak ezagutzea, generoaren eta numeroaren aldaketak eginez, izenen erabilera egokia lortzeko. 10.- Instrukziozko testuak idatzi, bere egitura kontutan hartuz, testu desberdinak erabiliz, eguneroko bizitzan ekintzak beharrezko ordenan adierazteko.

3. EBALUAZIOA 1.- Testu idatziak irakurtzea eta ulertzea, testu desberdinak irakurriz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko. 2.- Gaiarekin erlazionaturiko hiztegia gehitzea, irakurgaietako hitzak erabiliz, gaztelaniaz duen hiztegia gehitzeko. 3.- Br, bl, m ren erabilera p eta b hizkien aurretik, z eta d bukaera duten hitzak, -illo eta -illa bukaera duten hitzak eta bi puntuen erabilera ezagutzea eta erabiltzea, arau hauen inguruko ariketa desberdinak eginez, ortografia arauak barneratzeko. 4.-Adjektiboen komunztadura, izenordaina eta aditzaren kontzeptuak ulertzea, perpaus desberdinak erabiliz, adjektiboa eta izenordaina dagokion generoan eta numeroan erabiltzeko eta aditza ongi jokatzen ikasteko. 5.- Hitz onomatopeikoak eta kolektiboak ezagutzea eta erabiltzea eta hiztegiaren erabilera egokia egitea, gida hitza kontuan izanik, ariketa desberdinak eginez, komunikatzeko bide desberdinetaz jabetzeko. 6.- Gutun bat eta testu bat idaztea, beraien egitura kontuan izanik eta ekintzak ordenatzen dituzten lokailuak zuzen erabiliz, eguneroko bizitzan erabiltzen jakiteko. 1. EBALUAZIOA EUSKARAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1.- Idatzizko, ahozko, nahiz entzumenezko testuak ulertzea eta aditzera ematea, irakurgai eta entzuketa ezberdinak landuz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko eta irakurketa zaletasuna bultzatzeko. 2.- Testu ezberdinak landu (gutuna eta pertsonen deskribapena), testu bakoitzaren egitura aztertuz, beste batzuekin konparatuz eta dagozkion ariketak eginez, idazteko gaitasuna hobetzeko. 3.- Subjketua eta predikatua ezagutzea eta bereiztea, fitxak eta idatzizko ariketak eginez, esaldiaren egituraz ohartzeko eta idazmena hobetzeko. 4.- Ortografiako arauak barneratu (koma, puntua eta maiuskula), idatzizko ariketak eginez eta testuetan arauak aplikatuz, ekoizpenetan erabiltzen jakiteko. 5- Sinonimo, antonimo eta hitz eratorriak (-TSU, -GARRI) ikasi, testuak irakurriz eta idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez, idazmena eta ahozko lenguaia aberasteko. 6- Alfabetoa ezagutzea, hizkien ordena buruz ikasiz eta hitzak hiztegian begiratuz, hiztegia erabiltzen ikasteko. 7- Irakurketa intonazio eta abiadura egokiz egitea, liburutegiko liburuak eta irakurgai ezberdinak irakurriz, abiadura maila hobetzeko. 8- Adierazpen, galdera, harridura eta aginte perpausak (baiezkoak eta ezezkoak) ezagutzea eta bereiztea, idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez, testu batean erabiltzen jakiteko. 1.- Idatzizko, ahozko nahiz entzumenezko testuak ulertzea eta aditzera ematea, irakurgai eta entzunketa ezberdinak landuz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko eta irakurketa

zaletasuna bultzatzeko. 2.- Testu ezberdinak sortzea (ipuina), testuaren egitura aztertuz, beste batzuekin konparatuz eta dagozkion ariketak eginez, idazteko gaitasuna hobetzeko. 3.- Izen arrunta, berezia eta izenondoa identifikatzea eta beraien artean bereiztea, idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez eta testuetan azpimarratuz, esaldi bat osatzen duten zatiak ondo bereizten jakiteko. 4.- Ortografiako arauak barneratu (maiuskulak izen berezietan, h erakusleetan, h bi bokal berdinen artean eta bi puntuak), idatzizko ariketak eginez, testuen ekoizpenetan ondo erabiltzeko. 5.- Sinonimo, antonimo eta hitz eratorriak(-dun, -TXO, -LE, -TZAILE, -ARI) ikasi, testuak irakurriz eta idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez, idazketa eta ahozko lenguaia aberasteko. 6.- Hiztegian hitzak aurkitzen ikastea, alfabetoa buruz ikasiz eta ariketak eginez, hitz baten esanahia hiztegian bilatzen jakiteko. 7.- Erakusleak eta artikulua NOR kasuan ezagutzea, testuetan hauek identifikatuz, sailkatuz eta idatzizko ariketak eginez, hizkuntzaren arauak barneratzeko eta ekoizpenetan erabiltzen ikasteko. 8.- Irakurketa intonazio eta abiadura egokiz egitea, liburutegiko liburuak eta irakurgaiak irakurriz, abiadura maila hobetzeko. 3. EBALUAZIOA 1.-Idatzizko, ahozko nahiz entzumenezko testuak ulertzea eta aditzera ematea, irakurgai eta entzuketa ezberdinak landuz, ideia nagusiak ateratzen ikasteko eta irakurketa zaletasuna bultzatzeko. 2.- Testu ezberdinak landu (agenda, elkarrizketa, komikia, jarraibide testuak), testu bakoitzaren egitura aztertuz, beste batzuekin konparatuz eta dagozkion ariketak eginez, idazteko gaitasuna hobetzeko. 3.- Ortografiako arauak barneratu (s, z, x, ts, tz eta tx, r biguna, r gogorra) idatzizko ariketak eginez, testuen ekoizpenetan ondo erabiltzeko. 4.- Sinonimo, antonimo, hitz eratorriak (-KA) eta hitz elkartuak ikastea, testuak irakurriz eta idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez, idazmena eta ahozko lenguaia aberasteko. 5- Izenordainak eta zenbakitzaileak ezagutzea, idatzizko nahiz ahozko ariketak eginez, esaldi bat osatzen duten zatiak ondo bereizten jakiteko. 6.- Hiztegia erabiltzen ikastea, hitzak bilatuz, ordenatuz eta idatzizko ariketak eginez, hitz baten esanahia bilatzen jakiteko. 7.- Irakurketa intonazio eta abiadura egokiz egitea, liburutegiko liburuak eta irakurgaiak irakurriz, abiadura maila hobetzeko.

1. EBALUAZIOA: THE BODY... INGELESAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1.-Gorputzeko atal ezberdinak identifikatzea eta esaldietan erabiltzea deskripzio laburrak ekoiztuz, lexikoa eta komunikazio eremua aberasteko. 2.- My body book liburuxka egoki osatzea; horretarako esaldien joskera egokia erabiliz, norberaren deskribapena egiteko. 3.-Landutako istorioa egoki antzeztea, ahoskapen eta intonazio egokia erabiliz, ahozko komunikazioaren alderdi ezberdinak garatzeko. 4.- Landutako istorioa pertsonalizatuz liburuxka bat egoki osatzea ( Where s my baby? ), ingelesaren aspektu morfologiko batzuk barneratzeko (he/she is, he/she has got) 5.-Gramatikako hainbat kontzeptu ezagutzea eta egoki erabiltzea, liburuko ariketak eginaz, hizkuntza koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko.(the alphabet, Numbers 1-20, Singular-Plural). 6.-Gelako jarduera guztietan jarrera egokia eta ingelesez hitz egiteko interesa agertzea, errutinak, gelako zein etxeko atazak beteaz, norbere ikasketa prozesua garatzeko. : EXPLORING TIME 1.-Istorio jakin batetatik ( Mouse tells the time ) informazioa atereaz eta sailkatuz, Who, How eta What time kontzeptuak bereiztea, norberaren komunikazio eremua garatzeko. 2.-Landutako istorioa egoki antzeztea, ahoskapen eta intonazio egokia erabiliz ahozko komunikazioaren alderdi ezberdinak garatzeko. 3.-Ordua ingeleraz esaten jakitea, errepikapenak eta errutinak eginez, norberaren komunikazio eremua garatzeko. 4.- Daily routines -i(eguneroko ekintzak)buruz esaldi sinpleak ekoiztea eta denboraren arabera ordenatzea, gelako hainbat ataza beteaz, lexikoa eta komunikazio eremua aberasteko. 5.-Gramatikako hainbat kontzeptu ezagutzea eta egoki erabiltzea, liburuko ariketak eginaz, hizkuntza koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko.(to be, Personal pronouns) 6.-Gelako jarduera guztietan jarrera egokia eta ingelesez hitz egiteko interesa agertzea, errutinak, gelako zein etxeko atazak beteaz, norbere ikasketa prozesua garatzeko.. 3. EBALUAZIOA: FAMOUS CHILDREN... 1.-Geografiari buruzko oinarrizko hiztegia ezagutzea mapa batetan elementu ezberdinak identifikatuz (kontinenteak, ozeanoak,...), atzerriko hizkuntza erabiliz munduko hainbat aspektu geografiko ezagutzeko. 2.-Landutako istorioa ( Beautiful bananas )egoki antzeztea, ahoskapen eta intonazio egokia erabiliz, ahozko komunikazioaren alderdi ezberdinak garatzeko. 3.-Norberaren eta beste pertsonaia batzuen biografian oinarrituz testu sinpleak egoki ekoiztea norberaren komunikazio eremua garatzeko. 4.-Ipuin batetan oinarrituz antzeko liburuxka bat egoki osatzea ( Beautiful bananas ). Landutako istorioa pertsonalizatuz liburuxka bat egoki osatzea ( Beautiful bananas )

ingelesaren aspektu morfologiko batzuk barneratzeko (here you are, I didn t want,...will like,..) 5.-Gramatikako hainbat kontzeptu ezagutu eta egoki erabiltzea, liburuko ariketak eginaz, hizkuntza koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzeko.(demonstratives, There is/are, Prepositions of place) 6.-Gelako jarduera guztietan jarrera egokia eta ingelesez hitz egiteko interesa agertzea, errutinak, gelako zein etxeko atazak beteaz, norbere ikasketa prozesua garatzeko. 1. EBALUAZIOA MATEMATIKAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1.- Hiru, lau eta bost zifretako zenbakiak irakurtzea, idaztea, deskonposatzea, alderatzea eta ordenatzea, liburuko, lan-koadernoko eta fitxa desberdinetako ariketak eginez, oinarrizko zenbakikuntza garatzeko. 2.- Zenbaki osoen eta hamartarren arteko eragiketak egitea (batuketa eta kenketa), liburuko,lan-koadernoko eta fitxetako ariketak eginez, eguneroko egoerei erantzuna emateko. 3.-Zuzen motak (paraleloak, perpendikularrak eta ebakitzaileak) eta angelu motak (zuzena, zorrotza eta kamutsa) identifikatzea eta definitzea, gurutzatzen diren zein gurutzatzen ez diren zuzenak erabiliz, eskuairarekin egiaztatuz,eguneroko bizitzan dauden beharrei aurre egiteko. 4.-Errepikapen egoeratan biderketa identifikatzea eta taulak buruz ikastea ( 2+2+2= 3x2 ) biderketa taulak ikasiz eta biderkatzaile bezala zifra bat duten biderketak egitea, koma erabiliz eta eragiketak eginez, eguneroko bizitzan dauden beharrei aurre egiteko. 5.-Problemak ebaztea, jarduerak eginez, eguneroko bizimoduko arazoei irtenbidea aurkitzeko. 1.-Errepikapen egoeratan biderketa identifikatzea eta taulak buruz ikastea ( 2+2+2= 3x2 ) biderketa taulak ikasiz eta biderkatzaile bezala zifra bat duten biderketak egitea, koma erabiliz eta eragiketak eginez, eguneroko bizitzan dauden beharrei aurre egiteko. 2.-Zenbaki osoen arteko eragiketak egitea (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa), liburuko,lan-koadernoko,fitxetako nahiz arbeleko ariketak eginez, eguneroko egoerei erantzuna emateko. 3.-Erdia (1/2), laurdena (1/4) eta herena (1/3) identifikatzea, esku artean ditugun objektuekin zati hori zenbakiz eta grafikoz adieraziz, egunerako bizitzan berauek identifikatzeko. 4.-Irudi lauak aztertzea (poligonoak), sailkatzea eta eraikitzea (triangelua, zirkunferentzia eta zirkulua) beraien arteko ezberdintasunez jabetuz, mundu fisikoa ulertzeko eta aztertzeko. 5.-Problemak ebaztea, jarduerak eginez, eguneroko bizimoduko arazoei irtenbidea aurkitzeko. 3. EBALUAZIOA 1.-Errepikapen egoeratan biderketa identifikatzea eta taulak buruz ikastea ( 2+2+2=

3x2 ) biderketa taulak ikasiz eta biderkatzaile bezala zifra bat duten biderketak egitea, koma erabiliz eta eragiketak eginez, eguneroko bizitzan dauden beharrei aurre egiteko. 2.-Luzera (km, m, dm), edukiera (l, litro erdia, litro laurdena) eta masa (kg,kg erdia, kg laurdena, g) magnitudeak ezagutzea eta euren arteko aldaketak egitea, unitate ezberdinak konparatuz, eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko. 3.-Ordua erloju-orratzdun eta digitalean ezagutzea eta ordu eta minutuen arteko baliokidetasuna ikastea, erloju eta denbora unitate ezberdinak erabiliz, eguneroko beharrei aurre egiteko. 4.-Diruaren balioa ezagutzea eta unitate ezberdinak erlazionatzea, liburuko ariketak eginez eta txanponak eta billeteak manipulatuz, eguneroko bizitzan aplikatzeko. 5.-Perimetroa eta azalera kontzeptuak identifikatzea eta ezagutzea eta irudien simetria eta traslazioa egitea, liburuko nahiz lan koadernoko ariketak eginez eta errealitateko objektuak erabiliz, benetako egoera fisikoak aztertzeko 6.-Gorputz geometrikoak identifikatzea ( prisma, piramidea, konoa, zilindroa eta esfera),objektu ezberdinak erabiliz, gorputz hauek espazioan duten tokia eta posizioa deskribatzeko. 7.-Problemak ebaztea, jarduerak eginez, eguneroko bizimoduko arazoei irtenbidea aurkitzeko. 1. EBALUAZIOA KRISTAU HEZIKETAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1.-Gure mundua edo lurra zaindu behar dugula konturatzea, horma-irudi ezberdinen bidez, lurra zaintzea denon ardura dela jakiteko. 2.- Itun zaharreko pertsonaia nagusiak identifikatu;abrahan eta Moises, gure eguneroko gatazketan elkarrizketa bultzatzeko. 3.-Itun Zaharreko pertsonaien bizitzen ezagutza egitea, jarrera enpatikoak garatzeko. 1.-Itun Zaharreko pertsonaiak ezagutzea,abrahan,moises,dabid, haien ereduei jarraitzeko eta espiritualtasunean irekitzeko. 2.- Urteko festa nagusien esanahia ulertzea gabonak,san Andresak, Santa Ageda..esaterako, gure kultur ondarea estimatzeko. 3.- Beste herrialde batzuetako kulturetara gerturatzea Bosnia, Txile, Mendebaleko Afrika, ipuin ezberdinen bidez, beste herrietako ohiturak estimatzeko. 4.-Aste Santuaren esanahia jabetzea eta ulertzea, irudi grafikoen bidez, kultur ondarea estimatzeko. 3. EBALUAZIOA 1.-Bakezko jarrerak bultzatzea eta aplikatzea, edozein motatako indarkeria baztertzeko. 2.- Barkamenaren garrantzia aplikatzen jakitea, eguneroko bizitzan aplikatzeko. PLASTIKAREN HELBURU DIDAKTIKOAK

1. EBALUAZIOA 1.- Irudi zerrendak osatu orri koadrikulatuetan, eredua jarraituz, lerroaren zentzu artistikoaren ezagutza hobetzeko eta emaitza jakin bat lortzeko. 2.- Gorputz irudiak osatu eta marraztu ereduei begiratuz, gorputz-irudikapenerako gaitasuna lantzeko eta sentipenak eta bizipenak adierazteko. 3.-Marrazkiak osatu koloreetako argizariak, errotuladoreak, guache...erabiliz, arte ekoizpeneko lanetan trebatzeko. 4.- Animalia,objektu... eraiki, material desberdinak erabiliz, emaitza jakin bat lortzeko. 1.- Objektuak marraztu, irudi geometrikoak eta eskema erabiliz, emaitza jakin bat lortzeko. 2.-Objektuen hurbiltasuna edo urruntasuna bereizi, koloreak eta proportzioak erabiliz, hiru dimentsiotako espazioa lortzeko. 3.- Hiru dimentsiotako objektu, paisaia edo eraikuntzak egin planoetatik abiatuz, muntatzeko elementuak margotuz, moztuz eta itsatsiz, eraikuntzarako gaitasuna lantzeko. 4.-Animalia, objektuak eraiki material desberdinak erabiliz, emaitza jakin bat lortzeko. 3. EBALUAZIOA 1.- Marrazkiak bete zenbait material: plastilina, txotxak, kotoia, setazko paper, lekak erabiliz, arte ekoizpeneko lanetan trebatzeko. 2.- Animalia,objektuak egin, material desberdinak erabiliz, emaitza jakin bat lortzeko.

TUTORETZAREN HELBURU DIDAKTIKOAK 1. EBALUAZIOA: NOR NAIZ NI 1.- Emozio desberdinak identifikatzea, sentitzen dugunari izena jartzen jakiteko emozio ezberdinak senti ditzakegula ohartuz. 2.- Gure ezaugarriak identifikatzea, denok desberdinak garela ohartuz, desberdinak izateak aberastu egiten gaituela onartzeko. 3.- Emozio ezberdinak sentitzen ditugula ohartzea, egoera ezberdinak aztertuz, egoera berdin baten aurrean emozio ezberdina senti dezakegula konturatzeko. 4.- Bakoitzaren trebetasunak ezagutzea, hobetu behar ditugun alderdiez jabetuz, hobetzeko grina sustatzeko. 5.- Besteek guri buruz duten iritzia ezagutzea, gure ezaugarri bereizgarrienez eta besteen ezaugarri positiboez ohartuz, horiek adierazten ikasteko. : NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK 1.- Emozioek intentsitate ezberdinak dituztela ohartzea, norbere emozioak aztertuz eta egoera zailei aurre egiten jakiteko. 2.- Kalte egiten diguten eta on egiten diguten emozioak ezagutzea, emozioen alderdi baikorra eta ezkorrak aztertuz emozioak bideratzeko. 3.- Gertakari jakin batzuen aurrean ematen ditugun erantzunak aztertzea, erreakzio aproposagoak bilatuz lasaitzeko teknikak ikasteko. 4.- Egoera zailei aurre egiten jakitea, emozioen erregulazio estrategiak ezagutuz eta erabiliz emozioak bideratzeko. 5.- Erlaxazioa esperimentatzea eta baloratzea, arnasaren kontrola landuz, erlaxazioa lortzeko. 3. EBALUAZIOA: GUSTUKO DUT NIRE BURUA 1.- Ikuspuntu baikorra bultzatzea, ongi sentiarazten gaituzten gauzen kontzientzia hartuz, pozik bizitzen ikasteko. 2.- Norberaren burua onartzea eta maitatzea, berarekin malguak izanez, besteak onartzeko eta maitatzeko. 3.- Gustuko ez ditugun zenbait gauza egin behar ditugula ohartzea, helburuak lortzeko ahalegina egin behar dela konturatuz, norberaren gaitasunez kontzientzia hartzeko. 4.- Bakoitzak iritzi ezberdina izan dezakegula onartzea, iritziak era egokian ematen ikasiz, iritzi guztiak errespetatzeko eta ez esaten jakiteko. 5.- Erabakiak hartzen trebatzea, denok erabaki berdina ez dugula hartzen ikusiz, egoera berberaren aurrean erabaki desberdinak har ditzakegula ikasteko.